"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2016-09-12


Irudiko karratuaren 3/4 grisez margotu dugu. Ondoren, gelditzen den laurdenaren laurdena ere grisez. Jarraian, beste laurden bat eta horrela behin eta berriro.
Limitean, hasierako karratuaren zein zati agertuko da margotuta?





Hona hemen bi ebazpen mota, geometrikoa eta analitikoa. Baina, lehenengo saia zaitez begiratu barik.







*****

2 iruzkin:

  1. Buruketa hau DBH 2.ziklorako edo 1.batxirako? ondo ikusten dut.Ez dut konplexua ikusten.Ikasleek igual ez dute gogoratzen progresio geometrikoen elementuen baturaren formula baina topa dezakete edozein tokitan.Egokia iruditzen zait, 3.dbh eta 1. batxin segidak ikusten dituzte eta.

    ErantzunEzabatu
  2. Lasai asko batxilergoan proposatu daitekeen problema bat da, badauka bere zailtasun maila. Progresio geometrikoak DBHko 2. zikloan ematen dira, baina orokorrean ez da asko sakontzen.

    Bestetik, problema honetan infinituaren kontzeptua agertzen da, eta dakigunez, ez da berehalakoan bereganatzen, kostatzen zaie ikasleei. Gure ingurua finitoa da, gure joera mugak ipintzea da, eta horrek erameten gaitu multzo finitoen propietateak multzo infinituetara zabaltzera.
    Ebazpen geometrikoa lagungarria izaten da batura infinitu bat finitua izan daitekeela ikusteko, gainera, oinarri bisuala emanten digu ebazpen analitikoa hobeto ulertzeko.

    Eskerrik asko Idoia.

    ErantzunEzabatu

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira