"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2017-09-27

Ondoren, Adrian Paenzak dionez, pentsatzera gonbidatzen zaituztet. Apur bat buruari eragitea besterik ez baita behar, ez kalkulurik ez ezagupen matematikorik, datozen lerroetan proposatzen dizuedan logikazko problemari erantzuteko.

Problema

Hamar esaldi idatziko dizkizuet, eta zuek erabaki behar duzue zeintzuk diren egiazkoak eta zeintzuk faltsuak; arrazoiak emanez, jakina!
Hona hemen esaldiok:
      1. Zerrenda honetan esaldi bakarra da  faltsua.
      2. Zerrenda honetan bi esaldi bakarrik dira  faltsuak.
      3. Zerrenda honetan hiru esaldi bakarrik dira  faltsuak.
      4. Zerrenda honetan lau esaldi bakarrik dira  faltsuak.
      5. Zerrenda honetan bost esaldi bakarrik dira faltsuak.
      6. Zerrenda honetan sei esaldi bakarrik dira  faltsuak.
      7. Zerrenda honetan zazpi esaldi bakarrik dira  faltsuak.
      8. Zerrenda honetan zortzi esaldi bakarrik dira  faltsuak.
      9. Zerrenda honetan bederatzi esaldi bakarrik dira  faltsuak.
      10. Zerrenda honetan hamar esaldi bakarrik dira  faltsuak.


Garbi geratu bazaizue, ekin!





*****

3 iruzkin:

  1. Nire konklusioa da 9. esaldia dela egiazkoa den bakarra.
    Beste esaldiek diotena ezin da bete. 1etik 8ra doazenen kasuan, horietako bat egiazkoa balitz esan nahiko luke beste esaldi bat baina gehiago ere egiazkoak direla eta hori gertatzea ezinezkoa da. Azken esaldia ere ezin da egia izan ezinezkoa delako era berean egia izatea eta 10ak faltsuak izatea.
    Beraz, egiazkoa zein den topatzeko aukera bakarra 9.a litzateke, kasu horretan bakarrik kunpli daitekeelako esaldiak dioena.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ez dakit ulertzen den esan nahi dudana, nahas-mahas xamarra da ta problema hau jaj

      Ezabatu
    2. Ederto!! Oso ondo ulertzen da. Arrazoi duzu, nahas-mahas xamarra da. Nik uste dut, problema honen helburua gure burua apur bat nahastea (hizkuntzarekin jokatzen da) dela, ea halakoetan gai garen logikaz pentsatzeko.
      KLIKATU

      Ezabatu

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira