"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2017-09-15


Irailaren 18an, "Problemen ebazpena lankidetzan blog batekin" (Prest-Gara 2017-18) ikastaroaren 3. edizioari hasiera emango diogu. Aurrekoetan bezala, honetan ere problemak proposatu, komentatu eta ebatzi egingo ditugu blogaren bitartez dinamizatuz. 

Arrazoibide matematikoa eta pentsatzeko prozesu eraginkorrak azalarazten dituzten problemak aurkitzea eta proposatzea izango dugu helburu. Ondoren, ikastaro amaieran, gure ikasleen ahalmen heuristikoa indartzeko baliogarria izango den problema aukeratuen bilduma prestatu eta lankideekin  partekatzeko asmoz. 

PROBLEMEN EBAZPENAREN GARRANTZIA

Sarri entzun izan dugu matematikaren ardatza problemen ebazpena dela, eta zeregin honen inguruan antolatu beharko genukeela matematika beraren irakaskuntza. Tamalez, temarioak direla edo denbora falta dela eta, ez dugu betarik aurkitzen problemak ebazteko eta errutinazko ariketek jaten dizkigute ordu gehienak. 

Gaitasun matematikoa eta oinarrizko kopetentziak bere osotasunean garatzeko problemak ebatzi behar dira, mota guztietakoak: problema itxiak, irekiak, testuingurudun problemak, testuinguru gabekoak, ikerketak, proiektuak, egiaztapen bisualak, jokoak, matemagia,... Jarduera hauek arrazoibide matematikoa erabiltzera bultzatzen dute, prozesu mental eraginkorrak eskuratzen laguntzen dute eta matematikari esanahi osoa ematen diote.

Miguel De Guzmanen hitzak gogoratuz:

“Matematikaren irakaskuntzan edukien transferentzia hutsa baino pentsamendu prozesuak azpimarratu beharko genituzke, matematika bera hein handi batean egiten jakin baita. Zientzia matematikoan, metodoa edukien gainetik dago zalantza barik. Hori dela bide, problemen ebazpenean abian jartzen diren prozesu mentalei lehentasuna eman behar zaie”.

Hitz hauek oso esanguratsuak dira; aspaldi esandakoak badira ere, ez dute gaurkotasunik galdu. Pentsamendu prozesuetan dago gakoa. Prozesu hauek garatzen eta indartzen ez diren bitartean, matematikarako gaitasunaren garapena urria izango da. Edukietan baino metodoan eta problemen ebazpenean zentratzea gomendatzen da.

Gai honi buruz gehiago irakurtzeko: "Problemen ebazpenaren garrantzia" (artikulua-EMIE Buletina zk. 1)



PROBLEMEN EBAZPENA LANKIDETZAN BLOG BATEKIN

"Problemak, kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
 Maria Antonia Canals                                


Hasteko, matematikaren edertasunaz eta, partikularki, problemen ebazpenaz gozatzeko bideo sorta doakizue. 




Eduardo Saenz De Cabezon matematikariak problema erakargarria proposatzen digu:



Problemak aberasten; problema bat hainbat ebazpide:





Sorginkeri matematikoak. Arthur Benjaminek Sorgintzen gaitu Fibonacciren zenbakiekin.




Pitagorasen teoremaren hainbat egiaztapen geometriko:



Pascalen triangelua:



Fibonacciren segidaren propietate miragarriak:







Ongi etorri guztioi!!



*****




0 comments:

Argitaratu iruzkina

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira