"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2017-09-26


Izaskun matematikako irakasle saiatua da. Gaur goizean identitate nabariak azaltzen hustu da; ahalegin guztiak egin ditu, baina ikasleek ez diete adierazpen hauei zentzurik ikusi. Hauen ustez, formula hauek ez dute inolako erabilerarik. 

Izaskunek ondotxo daki datozen ikasturteetan sarritan lana erraztuko dietela formula famatu hauek, baina, ezin die maila hortako adibiderik ipini. 




Pentsatzen jarri da, eta adibide polit eta egoki bi aurkitu ditu karratuen kenduraren formula aplikatzeko. Gustatu egin zaio, halako proposamenek ikasleak pentsatzera bultzatzen dituztelako.

Hauek dira proposatutako problemak:

Problema1

Kalkulu ondoko batura hau ahalik eta azkarren (problema honetan, ez da gomendagarria kalkulagailuaren erabilera):



.
Problema 2

Nola deskonposa daiteke 999991 zenbakia bi zenbaki osoren biderkadura bezala, buruz, kalkulagailua erabili barik?



Asmatu zuk beste adibide batzuk





*****

7 iruzkin:

  1. Lehenengo probleman, eman duzun pista kontuan hartuta 100²-99²=(100-99)*(100+99) da, beraz, kenketa guztietan izango dugu bi berreketa horien berrekizunen batura (100+99), eta 1 etik 100 arterainoko zenbakien arteko batura izango genuen erantzuna azkar lortzeko modua.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aupa Beñat!! hi haiz hi artistia!!

      Eta aski ezaguna da 1+2+3+...+100 batuketa, Gaussen batura moduan ezaguna ere, Carl Friedrich Gauss-ek 9 urterekin lortu zuelako.

      Klikatu estekaren gainean, minions-en erreakzioa ikusteko:

      MINIONS


      Bigarren problema ebazteko pista bera erabili, erraz ebatziko duzu, animo!!

      Eskerrik asko Beñat!

      Ezabatu
  2. Bigarren probleman 999 991 = 1 000 000 - 9 bezala adieraziz, hau da 1000^2 - 3^2. Biderkadura nabarien formularekin erraz atera dezakegu 1000^2 - 3^2 = (1000+3)·(1000-3)= 1003·997 dela.
    Beraz, m=1003, n=997 eta bien arteko biderkadura m·n = 999 991.

    ErantzunEzabatu
  3. Bigarrenaren antzeko problema bat asmatu nahiko bagenu aski genuke bi zkiren karratuen arteko kenketa egitearekin. Kenketa horren emaitzak zatitzaile errazegirik ez badu hobe. Adibidez: 391 = m·n

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ederto!! Hala da antzeko problemak asmatu ditzakegu zuk esandako eran.
      Eskerrik asko.

      Ezabatu

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira