"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2017-09-29


Herriko parkean ibilbide berria ireki dute oinezkoentzat. Pasealeku bitxia da oso, espiral zuzenaren itxura du. P puntutik abiatuz 1 m ibili ondoren 90º biratu behar dugu beste 2 m lerro zuzenean ibiltzeko. Ondoren, berriz 90º biratuz, 3 m-ko ibilbide zuzena dugu. Jarraian, 90º biratu eta gero, aurrera 4 m. Horrela jarraituz, tramo zuzen bakoitzaren ondoren bira laurdena eginez eta aurrera lerro zuzenean aurreko zatian baino metro bat gehiago ibiliz, amaierara iritsiko gara; hau da, Q puntu batera. Ikusi irudia:


Azkeneko tramo zuzena 30 metrokoa bada:
  • Zenbat tarte zuzen ditu ibilbideak? 
  • Irudiaren arabera, non kokatuko da azkeneko zatia (goian-behean-eskubian-ezkerrean?  
  • Ibilbidea Q puntuan amaitzen bada, zein da PQ distantzia?




*****


5 iruzkin:

  1. Kaixo,

    Beno ba, progresio aritmetiko simple baten aurrean gaude, progresioa +1 da eta hasierako zenbakia 1, hortaz, 1-etik 30-erainoko zenbakien batura izango dugu PQ distantzia, eta 30 tarte zuzen (n) izango ditu irudiak.

    Gero, ohar gaitezke launaka doazela ezker, eskuin, behe eta goiko posizioak,

    Formula ditzagun posizioak:
    Behean egoteko: n/4 ren hondarra 1 bada
    Ezkerrean egoteko: n/4 ren hondarra 0 bada
    Goian egoteko: n/4 ren hondarra 3 bada
    Eskuinean egoteko: n/4 ren hondarra 2 bada

    30/4=7,...
    7x4=28
    30-28=2(hondarra)

    Eskuinean egongo da hortaz 30eko tartea.

    DBH rako nahiko aproposa iruditzen zait problema hau, ebazteko simplea eta egoerak formulatzeko gaitasuna lantzeko interesgarria.

    ErantzunEzabatu
  2. Ederki! Ados egin duzunarekin, baina azkeneko galdera beste era batera ulertu duzu.
    PQ distantzia: P hasierako eta Q amaierako puntuen arteko distantzia lerro zuzenean eskatzen da. Beraz, desplazamendu horizontala eta bertikala kalkulatu behar dira eta....
    Horrela uzten dut, animatu eta amaitu.
    Eskerrik asko!

    ErantzunEzabatu
  3. Azken ataleko emaitza 15*(erro)2 metro ateratzen zait niri...

    ErantzunEzabatu
  4. (15^2+16^2)-ren erro karratua niri, hau da, erro karratu 481

    ErantzunEzabatu
  5. (15^2+14^2)-ren erro karratua, beraz, erro 421

    ErantzunEzabatu

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira