"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2015-10-17




BARRAZKILOA

10 metroko sakonera duen putzu baten hondoan barrazkilo bat dago. Bertatik irtetzeko, egunez 2 metro gora egiten ditu eta gauez, lo dagoela, irristatu egiten da metro bat behera.

Zenbat egun beharko ditu putzutik irtetzeko?






BABARRUNAK

Babarrunez betetako bi saku erosi ditugu, gorria eta zuria. Saku gorrian 2000 babarrun gorri daude eta saku zurian 2000 babarrun zuri. Saku gorritik 100 babarrun gorri atera eta saku zurian sartu ditugu. Nahastu eta gero,  saku honetatik, zuritik,  100 babarrun atera eta saku gorrian sartu ditugu.
Zein da handiagoa, saku gorrian dagoen babarrun zurien kopua ala saku zurian dagoen gorrien kopurua?




GALDUTAKO EUROA

Hiru lagunek afaldu ondoren kontua eskatu zuten. Bakoitzak 10 € ipini zituen, denera 30€, 25€-ko afaria ordaintzeko. Jatetxeko zerbitzariak 5€ txanponetan itzuli zizkien. Banaketa egitea zail samarra zenez, honela konpodu zuten arazoa: lagun bakoitzak  euro bat hartu eta 2€-ko propina zerbitzariari eman zioten.
Honela, bakoitzak 9€ ordaindu zituen (3 bider 9 = 27€); 27€ gehi 2€-ko propina 29€ denera. Baina, 30€ ipini zituzten.

Non dago galdutako euroa?








*****

8 iruzkin:

  1. 9 egun behar izango ditu barraskiloak.
    Saku gorrian dagoen babarrun zurien kopua = saku zurian dagoen gorrien kopurua.
    Diru kontuetan ezin dituzu batu ordaintzen duzuna itzultzen dizutenarekin: 27 - 25 = 2

    ErantzunEzabatu
  2. Erantzunak
    1. Martari esan diodan moduan, apur bat itxoingo dugu ea beste kideren bat animatzen den. Mila esker.

      Ezabatu
    2. Barrazkiloa: adoz nago, 9 egun behar ditu (lehenengo 8 egunetan metro bat aurretu du eta azken egunean 2 metro)
      Babarrunak: guztiz adoz, saku gorrian dauden baba zuriak=saku zurian dauden baba gorriak
      Galdutako euroa: guztiz adoz, gastuak 27€koak dira (25€+2€ = 9€*3). Beraz, kontuz konparaketekin.

      Ezabatu
    3. Zorionak, Gontzal eta Ziortza. Ederto!

      Ezabatu

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira