"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2016-09-19


Hiru lagunen artean litro bateko 21 botila banatu behar dira. 

7 botila likidoz goraino daude beteta, 7 erdirarte bakarrik eta 7 hutsik.


Lagun bakoitzari likido kantitate eta botila kopuru bera eman behar zaio. 


Nola egin behar da banaketa?


(Oharra: likidoa ezin da ontziz aldatu) 

*****

18 iruzkin:

  1. Emaitza topatu dut! Zein mailatarako da problema hau? 1DBH ?
    Nahiko errez topatu dut erantzuna ( beno, halaxe uste dut...ondo ulertu badut zein zer egin beharrekoa). Beraz, suposatzen dut ikasleek ere inolako arazorik ez dutela eukiko emaitza arin topatzeko.
    Problema polita!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Problema hau DBH 1. mailarako egokia da. Nik ere hala uste dut, ikasleek erraz ebazteko modukoa dela; ziur aski banaketa eginez: lehenengo botila beteak banatu, gero erdiak ur kantitatea orekatzeko eta azkenik hutsik daudenak botila kopurua berdintzeko.

      Holako problemek ikasleak animatzeko eta problemak ebazteko gai direla konturatzeko balio digute. Problema zailagoak tarteka daitezke errazen artean.

      Mila esker Zuriñe.

      Ezabatu
  2. Bai, nik ere uste dut gin dudala.
    Litro guztiak batu, zati 3, ...

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aupa! oso ondo. Hori da, bakoitzari 3,5 litro dagokio eta ondoren ...

      DBH 1. mailako problema bat dela esango nuke nik.

      Ikasleren batek arazorik balu problema hau ulertzeko, botilak eraman daitezke gelara eta banaketa zuzenean egin 3 lagunen artean.

      Eskerrik asko!

      Ezabatu
  3. Kaixo, bai problema polita da. Neuk taldean egiteko proposatuko nuke. Talde bakoitzak erabiltzen duen estrategia ikustea interesgarria eta polita litzateke. Gero denon artean, emaitzara zein bidetik heldu garen ikustea eta azaltzea ondo legoke.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Hala da Rakel, problemak taldeka lantzen ditugunean beste dimentsio bat hartzen dute, hainbat ebazpide eta estrategia azaleratzen dira eta hauek partekatuz ezagutza zabaltzen da ikaskideen artean. Eta guk ere, ikasi egiten dugu, sarri espero ez ditugun ebazpide originalak bururatu egiten zizkie eta.

      Mila esker Rakel.

      Ezabatu
  4. Kaixo, bai problema polita da. Neuk taldean egiteko proposatuko nuke. Talde bakoitzak erabiltzen duen estrategia ikustea interesgarria eta polita litzateke. Gero denon artean, emaitzara zein bidetik heldu garen ikustea eta azaltzea ondo legoke.

    ErantzunEzabatu
  5. Kaixo, bai problema polita da. Neuk taldean egiteko proposatuko nuke. Talde bakoitzak erabiltzen duen estrategia ikustea interesgarria eta polita litzateke. Gero denon artean, emaitzara zein bidetik heldu garen ikustea eta azaltzea ondo legoke.

    ErantzunEzabatu
  6. Nik uste dut topatu dudala. Lehenik eta behin botila guztiz beteta zeudenak bana banatzen hasi naiz bakoitzari(A, B eta C pertsonei). Ondoren beste botila bete bana bakoitzari.
    Ondorioz botilla bete bakarra gelditzen zait, hori A pertsonari banatzen diodalarik. Beraz B eta C-k A-k baino litro bat gutxiago dutenez, litro erdino biña botilla ebanatzen diet eta A-ri botila hutsa.
    Orain 3 botila erdizka gelditzen zaizkit eta 6 huts. Momentuz A, B eta C ur kantitate berdina eta botila kantitate berdina dutenez dutenez, bakoitzari litro erdinko botila bana banatzen diet.
    Azkenik dauzkadan 3 botila huts bakoitzari banatu ta kitto.
    Denek dute botila kopuru eta ur kopuru berdina.

    ErantzunEzabatu
  7. Edertoooo!
    Nik ere horrela ebatzi nuen larregi konplikatu barik. Nik uste dut ikasleek horrela ebatziko luketeela.

    ErantzunEzabatu
  8. Kaixo, buruketa polita iruditzen zait gelan nahiz etxean produktu fisikoekin (botila eta urarekin) egiteko. Horrela, problemaren ebazpena egiaztatu edo frogatu dezakete beraien kabuz.
    Emaitza 3,5 litro bakoitzarentzat, erraz egiteko eta ikustekoa. DBH 1 mailarako egokia dela deritzot.
    Rakelekin ados nago, taldeka egiteko ariketa polita eta egokia da. Egia esan, problemak ebazteko modu oso aproposa iruditzen zait taldekako lana. Bata besteengandik ikasi, ideiak partekatu, talde kooperatiboak sustatu, estrategia desberdinak erabili, etab.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Nik apostua egingo nuke DBH 1. mailako ikasleek, taldeka jarrita, problema hau ebatziko luketeela erraz, eta baliteke estrategia desberdinak erabiltzea.
      Hala da Maialen, elkarrekin ikasten ikasteko eta talde-kooperazioa sustatzeko egokia da.

      Mila esker.

      Ezabatu
  9. Kaixo, azken urtetan batxilergoan ari naiz eta ez naiz DBH-n hain ondo kokatzen baina buruketa hau ondo idaztea ez zait hain erraza egiten.Probatuz uste dut dela beraiek erabiliko zuten metodoa, baina 3,5 botila ez zen nahikoa izango erantzun moduan..Zenbat botila bete ,erdi eta huts bakoitzak adierazi beharko lukete.Nik be taldeka ebazten jarriko nituzke.

    ErantzunEzabatu
  10. Nik ekuazioen sistema baten laguntzaz ebatzi dut (deformación profesional izango da) eta bi aukera (6 guztira) lortu ditut:
    H: botila Hutsik
    E: botila Erdia
    B: botila Beteta
    2 aukera dauzkagu:
    1ª) Batek jasotzen du: 1H,5E eta 1B
    eta beste biek: 3H, 1E eta 3B
    Horrela guztiek 7 botila jasotzen dute eta 3,5 litro bakoitzeko. Haien arteko konbinazioak 3 dira.
    2ª) Batek jasotzen du: 3H, 1E eta 3B
    eta beste biek: 2H, 3E eta 2B
    Horrela guztiek 7 botila jasotzen dute eta 3,5 litro bakoitzeko. Haien arteko konbinazioak 3 dira.

    Orduan, guztira, 6 aukera ditugu, eta guztietan, hirurek botila kopurua (7) eta likido kantitatea (3,5l) jasotzen dute.

    Nik batxillergoan ikusten dut problema hau, holako ebazpena emateko.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Primera!!
      Batxilergorako moldatu duzu problema hau. Gainera horrela soluzio bat baino gehiago dagoela egiazta daiteke. Horixe da aljebraren abantaila, soluzio guztiak aurkitzeko aukera ematen digu.

      Eskerrik asko.

      Ezabatu
  11. Nik ekuazioen sistema baten laguntzaz ebatzi dut (deformación profesional izango da) eta bi aukera (6 guztira) lortu ditut:
    H: botila Hutsik
    E: botila Erdia
    B: botila Beteta
    2 aukera dauzkagu:
    1ª) Batek jasotzen du: 1H,5E eta 1B
    eta beste biek: 3H, 1E eta 3B
    Horrela guztiek 7 botila jasotzen dute eta 3,5 litro bakoitzeko. Haien arteko konbinazioak 3 dira.
    2ª) Batek jasotzen du: 3H, 1E eta 3B
    eta beste biek: 2H, 3E eta 2B
    Horrela guztiek 7 botila jasotzen dute eta 3,5 litro bakoitzeko. Haien arteko konbinazioak 3 dira.

    Orduan, guztira, 6 aukera ditugu, eta guztietan, hirurek botila kopurua (7) eta likido kantitatea (3,5l) jasotzen dute.

    Nik batxillergoan ikusten dut problema hau, holako ebazpena emateko.

    ErantzunEzabatu

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira