"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2015-10-23


Ea hurrengo jokoaren estrategia irabazlea aurkitzen duzun:

 
Kolore bereko 20 fitxa mahai gainean eta bi jokalari.
Txandaka jokalari bakoitzak 1 edo 2 fitxa hartuko ditu.
Azkeneko fitxa hartzen duena irabazlea izango da.




Zeinek du abantaila, lehenengo jokalariak ala bigarrenak?
Badago irabazteko estrategiarik? 
Eta fitxa kopurua aldatzen bada? 
Eta azkeneko fitxa hartzen duenak galtzen badu?


Jokoa orokortuz

Demagun "m" fitxa daudela mahai gainean eta har dezakegun fitxa kopurua 1tik "n"-ra (n < m) edozein kantitate.

Lehenengo ala bigarren jokalariak, zeinek dauka estrategia irabazlea? Zein estrategia?

Eta azkeneko fitxa hartzen duenak galtzen badu, zeinek izango du orain estrategia irabazlea?




*****

9 iruzkin:

  1. Joku polita, nik DBH 1 eta 2 ko ikasleekin erabili izan dut egun berezietan: Santo Tomas eguna, ihauteriak,...

    ErantzunEzabatu
  2. Badago estrategiarik?? Ez zait ezer bururatzen, bakarrik atzetik aurrera pentsatzea bururatzen zait.
    Azkenean 3 fitxa dituenak galtzen du
    Azkenean 4 fitxa dituenak irabazten du baldin eta fitxa bat hartzen badu edo 5 fitxa dituenak irabazten du bi fitxa hartzen baditu,
    Azkenean 6 fitxa dituenak galtzen du,
    7 fitxa dituenak irabazten du baldin eta fitxa bat hartzen badu...... eta horrela jarraituz....

    ErantzunEzabatu
  3. Zorionak! Horixe da estrategia, Ziortza eginda daukazu. Zuk esan duzun moduan mahai gainean 3 fitxa uzten duenak irabaziko du, 6 uzten duenak, 9, 12,....,18 uzten duenak.
    Orduan, zeinek dauka estrategia irabazlea? eta nola jokatu behar du?.....

    ErantzunEzabatu
  4. http://www.rtve.es/alacarta/videos/orbita-laika/orbita-laika-estrategia-ganadora/3002062/

    Ikusitako bideo honetan azaldutakoari jarraituz, lehenengo jokalariak irabasteko abantaila izango luke. Irabazteko estrategia: lehenengo mugimenduan bi hartu behar ditu (18 uzteko) eta hortik aurrera bigarrenak egiten duen kontrakoa egitea 15, 12, 9, 6 eta 3 uzteko. Fitxa kopurua garrantzitsua da, 3N fitxa egonez gero, metodo berdinari jarraituz gero, bigarren jokulariak izango luke abantaila

    Azkeneko fitxa hartzen duenak galtzekotan, lehenengo jokalariak irabasteko abantaila izango luke berriro. Irabazteko estrategia: lehenengo mugimenduan, kasu honetan, bat hartu behar du (19 uzteko) eta hortik aurrera bigarrenak egiten duen kontrakoa egitea 16, 13, 10, 7, 4 eta 1 uzteko. Berriro, fitxa kopurua garrantzitsua da, 3N+1 fitxa egonez gero, metodo berdinari jarraituz gero bigarren jokulariak izango luke abantaila

    Jokua orokortuz (Ez dut egiaztatu) baina nik esango nuke:
    Azkeneko fitxa hartzen duenak irabaztekotan: fitxa kopurua mN izanda bigarrenak irabaziko luke eta beste kasuetan lehenengoak. Lehenengoak, lehenengo mugimenduan hartu behar ditu beharrezkoak diren fitxak m-ren multiploa uzteko eta hurrengo mugimenduetan bigarrenak "ni" hartu baldin baditu berak m-ni

    Azkeneko fitxa hartzen duenak galtzekotan, fitxa kopurua mN+1 izanda bigarrenak irabaziko luke eta beste kasuetan lehenengoak. Lehenengo mugimenduan, hartu behar izango ditu mN+1 uzteko eta hurrengoetan berriro m-ni.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Horrelako argibideekin, den-dena ulertzen dugu. Mila esker.

      Ezabatu
    2. Primeran azaldu duzu Marta, zorionak!
      Eta 20 fitxa egon beharrean, 21 baleude? azkena hartzen duena irabazlea bada, zeinek izango luke estrategia irabazlea?
      Errazago, fitxa kopurua: 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10,..., n (azkeneko fitxa hartzen duena irabazlea) zein kasuetan lehenengo jokalariak abantaila? Bigarrenak ba al du abantalik kasuren batean? Orokortu.
      Animo, poltsikoan daukazu harri irabazlea, eta berriz ere Zoriooonaaak!.

      Ezabatu

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira