"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2015-10-22


Jarraian datozen jokoetan ea aurkitzen dugun estrategia irabazlea.



ALFILAK

Bi jokalari daude, bat lehenengo jokalaria izango da (hasten dena) eta bestea bigarrena. Xake-taulan alfilak ipintzen joango dira txandaka, lehenengo jokalariak alfil bat ipiniko du, ondoren bigarrenak beste bat eta horrela jarraian. Bete beharreko baldintza: alfil batek ezin izango du beste bat jan edo harrapatu. Bere txandan alfila ezin duena ipini galtzailea izango da.



Zer nahiago zenuke, lehenengo ala bigarren jokalaria izatea? Nola jokatu behar duzu irabazteko? 





HARRI-PILOAK

Bi harri-pilo ditugu, batak 20 harri ditu eta besteak 30. Bi lagun hasiko dira txandaka harriak hartzen, jokaldi bakoitzean nahi beste harri eta nahi duten harri multzotik, baina harriak pilo bakar batetik hartuta. Azkeneko harria hartzen duena irabazi egingo du.

Ba al dago irabazteko estrategiarik? Lehenengo ala bigarren jokalariarentzat?


 PUNTUAK LOTUZ

Zirkunferentzia baten gainean 20 puntu kokatu ditugu. Bi lagunek bi puntu lotzen dituen segmentu bat marraztuko dute txandaka, baina aurretik marraztutako segmentuak ebaki barik. Jokalari batek bere txandan ezin badu zuzenkirik marraztu galdu egingo du.

Zein da eta zeinek dauka estrategia irabazlea?







*****

2 iruzkin:

  1. Alfilak: Ni bigarrena izatea nahiago nuke 14 posibilitate bakarrik daudelako. eta 15.alfila jartzen duena galduko duelako.
    Harri piloak: harri guztiak har ditzazkezu, hau da hartu 30 edo hartu 20???
    Puntuak lotuz: Ez zair ezer bururatzen.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Alfilak: hala da bigarren jokalariak estrategia irabazlea dauka. Erantsi dut xake-taula bat eta simetri ardatza gorriz, horizontala eta bertikala, aukeratu bat eta pentsatu zein den estrategia irabazlea.
      Harri piloak: Guztiak har daitezke, horrela bigarren jokalariak irabaziko luke. Ez zaio komeni lehenengo jokalariari. Lehenengoak dauka estrategia irabazlea, nola jokatu behar du. Harriak har daitezke nahi den multzotik eta multzoz alda daiteke nahi bada (ez zaude behertuta beti multzo beretik hartzera).
      Puntuak lotuz: hau apur bat zailagoa da. Simetria aplikatu behar da, nola? Lehenengo jokalariak irabaziko du bere lehenengo lerroa marrazterakoan zerbait simetrikoa lortzen badu.
      Animo! Eman beste pare bat buelta.

      Ezabatu

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira